ERBESTEARI BURUZKO NAZIOARTEKO X. BATZARRA ERBESTEA NORBERAREN IKUSPUNTUTIK
Deustuko Unibertsitateak eta Hamaika Bide Elkarteak antolatuta
Datorren urtean zehar, gerra zibilaren bukaeraren hirurogeita hamar urteurrena dela eta, gerraren oroimenak zein erbestea gogora ekartzeko eta ikertzeko ekimen ugari antolatzen ari dira. Horien lema orokorra Hirurogeita hamar urte eta gero izango da.
Marko horretan guk Bilbon eta Donostian “Erbestea norberaren ikuspuntutik” Nazioarteko Batzarra antolatu nahi dugu.