“Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak”
Elkartearen liburu berri honetan erbestean bizi izan diren edo jaio diren hamabost intelektualekin izandako elkarrizketak jaso dira. Hauek dira elkarrizketatuak:
* Carlos Blanco Aguinaga
* Julio Jáuregui
* Julio Larrondo Izaguirre
* Marina Ruiz García
* Nestor Basterretxea Arzadun
* Arantza Amezaga
* José Martín Elizondo
* José Luis Ulibarrena Arellano
* Federico Álvarez Arregi
* Joseba Andoni Agirre Zabala
* Julián Antonio Ramírez
* Bakartxo Vizcarret Goñi de Leunda
* Arantza Mantxobas Egaña
* Carlos Ímaz
* Gene Yurre
Liburuaren hasieran, bestetik, Jose Ángel Ascunce irakaslearen artikulu sakona argitaratu da, “Erbestea eta Nortasuna”. Amaieran, azkenik, Jose Ramon Zabalak paratutako antologia jaso da; bertako testuak Parisko Euzko Deya publikaziotik hartuak izan dira.