Jose Martin Elizondori buruzko lan berria
Verónica Azcue irakasleak aurrera darraio Jose Martin Elizondo (Getxo, 1922 – Toulouse, 2009) antzerkigileari buruzko ikerketan. Oraingoan “Numantina” antzezlana aztertu du, ziur aski euskal erbesteratu honek idatzitako lan garrantzitsuenetariko bat. Jose Martin gure elkarteko bazkide izan zen. Toulousen erbesteratuta, han militante anarkista honek antzerki munduan lan eskerga egin zuen. Hala ere, bere sorterrian gutxi ezagutzen den autorea da.
Verónica Azcueren lan osoa “Hemeroteka” sailean eskura dezakezu.
http://www.ehumanista.ucsb.edu/Cervantes/volume%203/index.shtml