Karlos Blanco Aginagaren oroimenez
2013ko irailaren 12a izan zen Irungo idazlearen heriotza eguna (Irun, 1926ko azaroaren 9a – La Jolla, San Diego, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2013ko irailaren 12a). Ordutik hona hainbat omenaldi egin zaizkio idazle, literatura-kritiko eta militanteari. Oraingoan, bere 16. zenbakian (2014) “Laberintos. Revista de estudios sobre los exilios culturales españoles” Valentziako Generalitatearen aldizkaria izan da. Aldizkari horrek irundarrari dosier berezi bat eskaini dio. Bertan, beste sinaduren artean, idazlearen alabarena ikus dezakegu, Alda Blancorena alegia. Aldaren lanak, Euskal Herritik ikusita, interes berezia du Karlosen alde euskalduna erakusten baitigu. Beste lanek Jaime Concha, Manuel Aznar Soler, Santiago Muñoz Bastide eta Víctor Fuentes-en sinadurak dakartzate.
Interneten: http://bv.gva.es/screens/publicaciones_val.html#3