Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Martin Ugalde etorkizuna eraikitzeko itzuli zen

By on 2015/03/23 in Albisteak

Hori da, alegia, Larraitz Ariznabarreta taldekideak Martin Ugalderen pentsamenduan oinarri gisa defenditu duen ideia nagusietariko bat. 2014an idazle Andoaindarraren inguruko tesia aurkeztu zuen eta orain “111 Akademia” aldizkariak, Xabier Lasaren eskutik, horren inguruan elkarrizketatu du (0. zenbakia, 2015eko otsailaren 20). Elkarrizketa horretatik ideia batzuk jaso ditugu:

 

* “Ez zen gizon sektarioa”

* “Ugalderen diskurtsoa exilioko euskal abertzaletasunaren sinboloa edo metafora da”.

* “Berak jarrera kulturala eta politikoa ez zituen dikotomikoki ikusten. Onartzen zuen biak zirela ezinbesteko, baina iruditzen zitzaion politikoak itxaron zezakeela epe ertainera begira. Lehentasuna, benetan, euskararen aldeko ahaleginak zeukala.

* Martin Ugalderen heterodoxiaz: “Zubigilearen jarrera zeukanez, ondorio horixe atera zitekeen. Zubigile izateak, ordea, ez du esan nahi bere iritziak eta ideologia zalantzan jartzen zituenik”.

* “Venezuelan identitatearen ukapena sentitu zuen, eta min horretatik eraiki zuen bere obra. Begi horiekin ikusi zuen errealitatea, eta horrenbestez, sufrimendua zeukatenekin enpatia praktikatuz idatzi zuen”.

* “Giro erabat erdaldunean bizi izan zen, nahiz eta Euskal Etxean euskarazko klaseak eman. Han euskaran alfabetatu zen baina uko egin zion Jokin Zaitegik “Euzko Gogoa” aldizkarian zerabilen euskara jasoari; arrotza egiten zitzaion, nahiago zuen herriko hizkeratik hurbilago zegoen euskara erabili”.

* “Euskal Herrira itzuli zenean, ordea, euskara batura egokitu zituen bere lanak”.

* “Berak esan zuen bezala:, ´ni ez naiz itzuli iragana gogoratzeko, etorkizuna eraikitzeko baizik´ ”.

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo