Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Cecilia Gilarte idazlearen eleberri argitaragabea

By on 2016/04/28 in Albisteak, Liburuak

Renacimiento Argitaletxeak, bere Erbesteko Liburutegian, idazle tolosarraren orain arte argitaratu gabe zegoen nobela argitaratu du. Izenburua Los nudos del quipu du eta erbesteari buruzko trilogia bat ixten du; beste bi liburuak hauexek dira: Cualquiera que os dé muerte (1969) eta La soledad y sus ríos (1975). Eskuizkribua familiaren artxiboan gordeta zegoen. Edizioa Manuel Aznar Soler kritikoarena izan da eta Ana Mary Ruizek paratutako bibliografia luzez osatzen da.

Los nudos del quipu, antza, 1968ko ekainaren 20 bukatu zen. Eleberriaren izenburua inka herrien tradizio batetik dator; inkek, espainiarrek Ameriketara Joan baino lehen, korapiloen bitartez gertaera historiko nagusiak gogoratzen zituzten, kipuak.

Nobelak Ana Maria Izagirreren historia kontatzen du, emakume errepublikano eta Mexikon erbesteratua. Emakume honen eta haren familiaren historiak elementu tragiko asko ditu. Protagonista alargun gelditu zen trafiko istripu baten ondorioz; haren bi semek, bestetik, bide desberdinak aukeratuko dituzte: bata Kubara joango da, iraultzaren alde borrokatzeko; bestea, haren fede erlijiosoari jarraituz, Espainiara itzuliko da.

Historia 1944tik 1959ra doa eta gerra eta erbesteko oroimen asko biltzen ditu. Liburu honen edizioa Cecilia G. Gilarte (Tolosa 1915-1989) mendeurrenarekin batera egin da, Tolosako Udalaren diru-laguntzaz.

img204

Fitxa bibliografikoa:
Cecilia G. de Guilarte:
Los nudos del quipu
Edizio eta hitzaurrea: Manuel Aznar Soler
Biblioteca del Exilio, 52.zk.
Sevilla: Editorial Renacimiento, 2015.
478 or. ISBN: 978-84-16246-90-8

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo