Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Jose Angel Ascunceri omenaldi liburua

By on 2016/12/08 in Albisteak

img2621

 

 

Iker González-Allendek, Nebraskako Unibertsitatearen irakasleak koordinatuta eta Deustuko Unibertsitateak argitaratuta Jose Angel Ascunce irakasleari eskainitako omenaldi liburua plazaratu da. Lan honetan ikertzaile eta argitaratzaile donostiarrak euskal erbestearen gainean aztertu dituen zenbait gai jaso dira.
Liburuaren izenburua hori da, alegia, Euskal erbestea.

Liburuan hamasei proposamen bildu dira, beste hainbeste espezialisten lanak, guztiak neurri batean Ascunceren kolaboratzaileak izandakoak. Antzerkiaren mundutik poesiara, aldizkako publikazioetatik filosofiara, Ascuncek landu dituen gai nagusiak jaso dira hemen. Horietan guztietan bere ekarpenak egin baititu Deustuko Unibertsitatearen Katedratiko Emeritua den irakaslea.

Liburuan hitzaurrearekin batera, Jose Angel Ascunceri egindako elkarrizketa luzea jaso da; horretan Ascuncek bere ibilbideari errepaso egiten dio eta erbestearekin lotuta dauden zalantzak eta aukerak aztertzen ditu. Halaber, irakaslearen bibliografia oso zehatza biltzen da liburuan.

Ekimen honetan espezialista ezagunek hartu dute parte, besteak beste, Mercedes Acillona, Arantzazu Amézaga, Manuel Aznar Soler, Alexander Jiménez, Maria Teresa González de Garay… Ascunceren lagunak eta kolaboratzaileak. Dauden guztiak dira baina ez daude guztiak, jakina. Izen asko falta baitira, azken buruan Jose Angel Ascunceren ibilbidean lan dibulgatiboa eta pedagokikoa helburu nagusietarikok izan baitira.

Oso liburu interesgarria dela esan dezakegu, orokorrean, bai gaien aldetik, baita ere agertzen diren ikuspuntu ideologiko desberdinetatik. Zalantzarik gabe, gure erbestealdiaren ikertzaile nagusietariko bati eskain diezaiokeen merezitako omenaldia.

Liburuaten fitxa:
El exilio vasco. Estudios en homenaje al profesor José Ángel Ascunce Arrieta. Iker González-Allende argitaratzailea. Bilbo: Universidad de Deusto, 2016, 420 or. ISBN:978-84-15759-92-8.

sumario-del-libro

 

Deustuk Unibertsitaterako link.

 

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo