Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra
Aurtengo azaroaren 17tik 19ra Hamaika Bide Elkarteak Nazioarteko Batzar berri bat egiteko deialdia zabaldu du. Gaia hau da: Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez. Jardunaldian Donostian egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian.
1936-1939ko gerrako erbestealdiak sortutako testuetan eta lanetan hainbat erreferentzia errepikatzen dira, beren posizio ideologikoen ondorioz penintsula utzi behar izan zuten gizon eta emakumeen eredu, ideal edo utopia gisa konfiguratzen direnak.
Figura mitiko horiek aldatu egin ziren urteen poderioz eta ideologia pertsonalaren arabera. Hala, askorentzat Kixoteak gaztelerazko izakirik onena, idealista utopikoaren irudia, irudikatzen zuen bitartean, beste batzuek bere idealak hainbat irudi historikotan bilatu zituzten, hala nola Inazio Loiolakoa, Frantzizko Xabier, Federico García Lorca, Buenaventura Durruti, Sabino Arana Goiri edo Lope de Agirre. Beste mito batzuk euskara garbia, kultura klasikoa, antzinako Euskal Herria, Errepublika federala, Gernikako Arbola izan ziren. Denborak aurrera egin ahala, beste izen batzuek mitoaren izaera hartu zuten, esaterako Jose Antonio Agirre lehendakaria.
Jardunaldi hauetan, mito horietako batzuk aztertzea planteatzen dugu. Tartean, nolabaiteko protagonismoa On Kixoteri eman nahi diogu, José Ángel Ascunceri interesatu zitzaion azterketa-eremu gisa (lan batzuk ditu gaiari buruz, bai eta erbesteko mitoei buruz ere), baina, gainera, harekin ideologia oso desberdinetako erbesteratuak identifikatu ziren.
Proposamenen aurkezpena: maiatzaren 31 arte. Helbide honetara bidal daitezke: hamaikabide@gmail.com. Informazioa blog honetan joango gara gaurkotzen, bestetik.