Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Iruretagoienatarren itzulera

By on 2022/05/30 in Albisteak
Meabe-Iruretagoiena familia. Eskuineko gizona Leon iruretagoiena da; bere ondoan Marie Salles dago. Ezkerretik hirugarrena Tomas Meabe da. Argazkia Tomas Meabe Fundazioarena da.

82 urte geroago, Leon Iruretagoiena (Irun, 1858-Mexiko Hiria, 1940) Irungo hilerrian lurperatuko dute. Harekin batera, bere emaztea zen Marie Salles Alberbide hendaiarraren gorpuzkiak, alaba zaharrena, Juana Iruretagoiena eta Francisco Tomás Rentería, bere senarra eramango dituzte. Itzulera triste baina derrigorrezko hau Diego Tomás Ivancich, Leonen bilobari eta familiari esker eraman da aurrera. Leon Iruretagoiena bi hamarkada baino gehiago Irungo alkatea izan zen. Horrela amaitzen da Iruretagoienatarrek errepublikari leial izatearen delituagatik jasan behar izan zuten erbestealdi luzea. Gorpuzkiak Mexikotik ekarri zituzte lehen, Derioko hilerrira, eta orain Iruna eramango dituzte.

Familiaren aberriratzea 2016ko abenduan hasi zen, Juliaren gorpuzkiak Mexikotik Madrilera ekartzean. Eta Leon Meabe semearen gorpuzkiak aurkitu ondoren (2017ko martxoaren 27an atera zituzten lurpetik), Juliaren eta haren semearenak Tomas Meaberen gorpuzkiekin batera pausatu ziren, Derioko hilerrian, 2017ko maiatzaren 28an. Horrela, Juliaren azken nahia bete zen: senarrarekin eta semearekin batera atseden hartzea. Horretarako, Pablo Iglesias Fundazioaren laguntza izan zuten.

Lurra arina izan dakizuela!

Hemen Leon jaunaren azke urteak deskribatzen dituen testua berreskuratu dugu. Egilea Jaime Tomás Iruretagoiena izan zen.

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo