Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Marina Ruiz joan zaigu

By on 2022/11/29 in Albisteak

Marina Ruiz Garcia Gilartek (Tolosa, 1938/05/16 – Sonora, 2022/11/25) utzi egin gaitu. Hamaika Bide Elkartean ondo ezagutzen genuen Amos Ruizen eta Cecilia Garcia Gilarteren alaba zaharrena, gure lan eta kongresu batzuetan kolaboratu zuelako; adibidez, 2003an, Erbesteko seme-alabei buruzkoan, edo, 2006an, euskal emakumea erbestean ikerketari eskainitako batzarrean. Beti prest egon da bere gurasoak, bere lanak eta idazkiak berreskuratzeko, eta bere testigantza eta adiskidetasuna utzi dizkigu. Bere aktibismo kulturalaren oroitzapena geratzen zaigu. Hemendik gure doluminak familiari eta besarkada handi bat Ana Mary Ruiz gure elkarteko kideari.

Ruiz familia. Marina alaba nagusia zen. Argazkian ere, gurasoekin batera, Esther eta Ana Mary alabak agertzen dira.

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo