Musika eta erbestea, azaroan
Dagoeneko hasi da gure XVIII. Nazioarteko Kongresurako atzerako denbora kontaketa. Bertan, hogei irakasle eta artista baino gehiagok musikak errepublikar erbesteratuentzat izan zuen garrantzia eta garapena aztertuko dute. Gurekin izango ditugu Melina Burlaud, Lucy Duran, Samuel Diz, Faustino Aranzabal, Jon Bagues, Gasteizko Abesbatza Errepublikarra…
Azaroaren 21etik 24ra, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako Carlos Santamaria Liburutegian hitzaldi, entzunaldi eta mahai-inguruak egingo dira. Programak Euskal Herriko Unibertsitatearen, Gogora Institutuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du. Jarduera guztietarako sarrera librea izango da.