Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Euskal erbestearen aldizkariak

Valentziako Laberintos aldizkariak, bere 25. zenbakian, erbesteko aldizkariei buruzko dosier zabala argitaratu du, tartean José Ramón Zabala Agirre lankideak euskal erbesteari buruz idatzitako artikulu luze bat barne.

«Euskal erbesteko aldizkarien panorama eguneratua (1936-1960 )» izenburupean, gaztelaniaz, gure kulturaren erbesteko pertsonalitateek nolabait parte hartu zuten argitalpenen zerrenda jaso du.

Artikuluak, halaber, goiburu enblematikoenetako batzuk berreskuratzeko eta zabaltzeko egin diren ahaleginak aurkezten ditu, hala nola Euzko Deya, Gernika, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, Euzko Gogoa eta beste asko. Berreskuratze-prozesu horretan dauden gabezia batzuk ere aipatu ditu, adibidez, Euzko Endaren kasua.

Mantxeta bilduma horren harira, argitalpen horien corpusa definitzerakoan planteatzen diren zailtasunetako batzuk azaldu ditu, batez ere diasporaren munduarekin zituzten harremen edota Ipar Euskal Herriko errealitate kulturalaren ondorioz.

Jarraian, Laberintos aldizkariaren zenbaki osoa jaso dugu:

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo