Max Aub Gasteizen
Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitatearen Mikaela Portillo eraikinean, «Max Aub: Testigantza, konpromisoa eta irudimena» izenburuperean idazle valentziarraren inguruko jardunaldiak egingo dira urriaren 15 eta 16an. Bi egunetan idazle horren inguruko ideia desberdinak landuko dira: biografia, obra, garrantzia… Sarrera irekia da, Hamaika Bide Elkarteak lagundu du Max Aub Fundazioak antolatzen duen ekimen honetan.

