Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Josean Ascunceri omenaldia. Bost urte ondoren

By on 2025/02/13 in Albisteak

Datorren ostegunean, otsailaren 20an, Jose Angel Ascunce irakasle zenari omenaldi txiki bat antolatu diogu. Arratsaldeko zazpietan izango da, Donostiako Udal Liburutegiko ekitaldi-aretoan (San Jeronimo kalea 21, Alde Zaharra). Ekitaldian, José Ángel Ascunce: Una aventura intelectual liburua aurkezteaz gain, irakaslearekin lotutako irudiak proiektatuko dira.

Ekitaldian Iosu Chueca (Hamaika Bideko Lehendakaria), Carmen Gil Fombellida (EHU), Manuel Aznar Soler (CEXLIR-GEXEL-UAB) eta María Luisa San Miguel, José Angel Ascunceren emaztea izango dira. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Ezkerretik hasita: Maria Luisa San Miguel, Carmen Gil, Manuel Aznar Soler eta Iosu Chueca.

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo