Iñaki Azkarate, lau urte ondoren
2021eko maiatzaren 29an, gaixotasun luze baten ondoren, Iñaki Azkarate Intxaurrondok utzi gintuen (1948-2021). Iñaki, Donostiako Larramendi Ikastetxeko irakasle erretiratua, Hamaika Bideko kide izan zen hasiera-hasieratik. Gure artean, protagonismo eta kargu ofizialetatik ihesi zebilen langile konprometitu baten oroitzapena utzi zuen. Bere zaletasunak bidaiak eta mendizaletasuna ziren.
1996an, Deustuko Unibertsitatean, Alfonso Sastreren antzerkiari buruzko doktore-tesia irakurri zuen: El personaje dramático en el teatro de Alfonso Sastre. Carmen Gil Fombellidarekin batera, 2005ean, Eduardo Ugarte rebesteratuaren Por las rutas del teatro liburua plazaratu zuen. Bere beste aportazioak batzarren aktetan eta lan kolektiboetan agertu ziren. Hona hemen artikulu batzuk: «De Gernika a Nueva York pasando por Berlín. José Antonio de Aguirre y Lekube» (1999), «Teatro para niños de Alfonso Sastre» (1999), «Toribio Etxebarria: Recordando la guerra y Diario de viaje de un refugiado español«, edo «Semblanza de Dolores Salís a través de sus memorias» (2007).
Iñakik bere familian ezagutu zuen erbesteko drama. Agian horregatik izan zuen gaiarekiko sentiberatasun handiagoa. Lau urte geroago, gogoratzen zaitugu.
