Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Erbestealdiaren heterodoxoak

By on 2017/04/26 in Liburuak

Larraitz Ariznabarreta irakasleak koordinatuta, dagoeneko kalean dago gure liburu berria: Espacios de la heterodoxia del exilio. Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak.

Obra honetan Donostian, 2015eko abenduan, Nazioarteko XIV. Batzarrean aurkeztutako ponentzia ugari jaso egin da.

Ariznabarreta irakaslearen hitzetan, liburu honen “helburua erresistentziaren praktika hobeto ulertzen laguntzea da; baita ere, zenbait arrazoi direla medio, frankismoak eragindako erbestealdiaren ikuspegi ofizialenetik kanpo geratu diren pertsona eta mugimenduen lekukotza adierazgarriak jasotzea.”

Lana hiru ataletan antolatu da:

a) Cecilia Garcia Guilarteri omenaldia

b) Euskal erbestealdiaren heterodoxiak eta isiluneak

c) Errepublikar erbestealdiaren heterodoxiak eta isiluneak

Orokorrean, besteak beste, emakumeen presentzia azpimarra dezakegu, azken buruan heterodoxia generoaren bazterketaren ondorio hutsa baita. Beste gai interesgarriak ere bildu dira oraingo lan honetan: erlijio-erbestealdia, ziuraski isilduena, masoneriarekin lotura zuten pertsonalitateak, Antonio Lezama esaterako, frankismoaren damutuak, eta beste sortzaile eta intelektual asko, sailkatzeko zailak. Beraz, liburu askotariko eta heterodoxoa, ikertutako pertsonalitateak bezain beste.

 

Fitxa bibliografikoa:

Espacios de la heterodoxia del exilio. Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak. Koordinatzailea: Larraitz Ariznabarreta
[1. argitalpen.] . 2017
I.S.B.N.: 978-84-617-8883-5
LG / D.L.: SS-320/2017

 

Índice-Aurkibidea

Hitzaurrea, Larraitz Ariznabarreta

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo