Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Euskaldun bat Granadan

By on 2019/10/20 in Albisteak

Datorren azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Un vasco en la corte nazarí liburuaren aurkezpena egindo da. Liburua Hamaika Bide Elkarteko kidea den Maria Bueno Martínezek idatzi du. Lan hau Ipso argitaletxearen “Baroja (& Yo)” bilduman plazaratu da. Aurkezpenean, Maria Buenorekin batera, Bernardo Atxaga idazleak eta Ángel de la Chica, Andaluziako Etxearen Presidenteak parte hartuko dute. Sarrera irekia da aretoa bete arte.

Pio Baroja ez da normalean erbesteratu moduan katalogatzen nahiz eta gerra urtetan Parisen babesa hartu behar izana. 1936ko uztailaren 22an, erreketeek idazlea Donezteben atxilotu zuten eta gutxi falta izan zen afusilatua izateko. Baina Barojak ezagun asko zituen eta horri esker libre gelditzea lortu zuen. Parisera ihes egin zuen eta han, gerra galdu arte, Errepublikaren laguntza izan zuen. Ondoren penintsulara itzuli zen.

Aurkezpena ikusteko lotura: 

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo