Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

2025eko Kongresua: «Emigrazioak eta exilioak. Gurutzatutako ibilbideak»

Abian da 2025eko bi urteko kongresurako proposamena. Oraingo honetan, 1936ko gerrako erbesteratuak protagonista dituzten ihesaldiak eta munduko hainbat lekutan, Frantziatik edo Britainia Handitik, Argentinara edo Estatu Batuetara jaso zuten harrera zibila aztertu nahi ditugu.

Biltzarra Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egingo da. Kongresuaren datak urriaren 29tik 31ra izango dira, Donostian eta Gasteizen. Beti bezala, espezialistek eta errealitate horiek gertutik ezagutu dituzten pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Kongresua lau lan multzotan antolatu da:

I Erbestea Giza Eskubideen urraketaren ondorioz. Banakako ihesaldietatik taldekoetara

II Harrera-dinamikak eta -sareak

III Giza eskubideen urraketa erbestean

IV. XXI. mendeko migratzaileak eta erbesteratuak

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 15era arte egongo da zabalik.


Kontaktua: hamaikabide@gmail.com


Tags: ,

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo