1936-1939KO ERBESTEALDIA: NORTASUNA ETA INTEGRAZIOA NAZIOARTEKO XI. BATZARRA
Urtero bezala udazken honetan ohikoa bihurtu den nazioarteko batzarrari ekingo diogu. Izan ere, aurtengo egitaraua, krisialdia dela eta, aurrekoetakoa baino xumeago izango da. Hala ere, munduko osotik etorriko dira irakasleak proposatu dugun gaia aztertzeko asmoz. Batzuk aipatzearren, besteak beste, hauexek dira dagoeneko haien presentzia ziurtatu duten irakasle batzuk: Cesar Arrondo (Mar de la Plata Unibertsitatea) Jose Luis Abellan (Madrileko Konplutense Unibertsitatea), Federiko Alvarez (Mexikoko UNAM), Manuel Aznar (Bartzelonako Unibertsitatea), Alessia Cassani (Italiako Udine Unibertsitatea), Josu Txueka (Euskal Herriko Unibertsitatea), Maite Garai (Errioxako Unibertsitatea), Ricardo Tejada (Le Mans-eko Unibertsitatea), Xabier Irujo (Renoko Unibertsitatea)…
Batzarra azaroaren 10tik 12ra ospatuko da eta bilerak Donostian eta Bilbon egingo dira.