Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Exilio y Universidad (1936-1955) vol. I y II

By on 2014/06/24

Gerra Zibila eta hark eragindako erbestealdia gure herriak historia garaikidean pairatu duen kultura-hondamendi larriena eta odoltsuena izan da. Oro har, kulturari eta unibertsitateari erreparatuz, frankismoak eragindako trauma intelektual eta akademikoa oraindik ez dela gainditu esan daiteke. Gure nortasunaren eta historiaren ikurrak berreskuratzeko, hain urruti ez dauden garai ahaztu eta ilun horiek ikertu eta ezagutu behar ditugu. Bi liburuki hauen benetako erronka horretan datza, hain zuzen: maila kulturalean izan ez zena era teoriko batez antzeman, eta beste herrien garapenei gure erbesteratuek egin zizkieten ekarpenak aztertu. Halaber, irakasle horien liburuak eta aportazioak berreskuratu nahi ditugu, gure herriaren ondare kulturalaren zati handi bat baita. Hemen aurkeztu dugun lan honek, Exilio y Universidad (1936-1955), bide horretan lehenbiziko urrats bat izan nahi du.

EDITORIAL SATURRARAN
Bilduma: AKTAK
Katalogazio fitxa:
Exilio y Universidad (1936-1955) (2volúmenes)
Koordinatzaileak: ASCUNCE, José Angel. JATO, Mónica. SAN MIGUEL, Mª Luisa.
[Lehenengo argitalpena] . – 2008.

I.S.B.N. (Tomo 1) :978-84-934455-3-9
(Tomo 2):978-84-934455-4-6
(Obra completa): 978-84-934455-5-3

L.G./ D.L.: SS -716 – 2008


Genre: Aktak Bilduma

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo