“Exilio e identidad”, elkartearen liburu berria
Mertxe Acillonaren koordinaziopean gure liburutegiaren ale berri honek, neurri handi batez, Donostian, 2010ean izenburu berarekin egin genuen batzarraren komunikazioak jaso ditu. Liburuak, ia osoa gaztelaniaz idatzita, hiru ataletan dago antolatura. Lehenengoan erbesteratuen identitatea aztertu egiten da. Bigarrenean, ordea, historia eta oroimena lantzen dira. Azkenik, hirugarrenean, erbesteak herri nortasunerako izan duen garrantzia aztertu egiten da.
Liburuan jasotako euskarazko testu bakarra Ana Toledo Lezetarena da, “Andima Ibiñagabeitia: erbestean erbesteraturik”.
Liburuaren hasieran Jose Angel Ascunce irakasleak 2012an hil zitzaigun Iñaki Betiri oroimen-testu bat eskaini dio.
Azalean, Rikardo Ugarte eskulturagilearen “Portu baterako aingura” lanaren argazkia jaso da.