Nestor Basterretxea hil da
Nestor Basterretxea Artzadun (Bermeo, Bizkaia, 1924ko maiatzaren 6a – Hondarribia, Gipuzkoa, 2014ko uztailaren 12a), gure azkenetariko erbesteratu handia hil egin da. Hilabete asko zeraman gaixorik eta, horregatik, joan de azaroan antolatu genuen erbesteko euskal artistei eginiko omenaldian ezin izan zuen parte hartu. Nestorrek gure ekimenetan sarritan parte hartu zuen. Horrela, joan den urtean aurkeztu genuen Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak liburuan Carolina Erdoziak elkarrizketatu zuen. Los hijos del exilio vasco: arraigo o desarraigo (2004) liburuan, bestetik, “La libertad se llama América” oroimen testua argitaratu zuen. Izenburu hori benetako deklarazio pertsonala izan zen. Gure sortzaile nagusietariko bat joan zaigu, gizon irekia, aurrerakoia, gizartean inplikatuta… Goian bego Nestor Basterretxea.
Alsina itsaontziaren marrazkia, Nestor Basterretxeak lagatuta Los hijos del exilio vasco: arraigo o desarraigo (2004) liburuan argitaratzeko.
Nestor Basterretxea wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Nestor_Basterretxea