Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Hamaikabide Elkartea

Martin Ugalde etorkizuna eraikitzeko itzuli zen

By on 2015/03/23 in Albisteak
Martin Ugalde etorkizuna eraikitzeko itzuli zen

Hori da, alegia, Larraitz Ariznabarreta taldekideak Martin Ugalderen pentsamenduan oinarri gisa defenditu duen ideia nagusietariko bat. 2014an idazle Andoaindarraren inguruko tesia aurkeztu zuen eta orain “111 Akademia” aldizkariak, Xabier Lasaren eskutik, horren inguruan elkarrizketatu du (0. zenbakia, 2015eko otsailaren 20). Elkarrizketa horretatik ideia batzuk jaso ditugu:   * “Ez zen gizon sektarioa” * “Ugalderen diskurtsoa […]

Jarraitu irakurtzen »

Karlos Blanco Aginagaren oroimenez

By on 2015/03/10 in Albisteak
Karlos Blanco Aginagaren oroimenez

2013ko irailaren 12a izan zen Irungo idazlearen heriotza eguna (Irun, 1926ko azaroaren 9a – La Jolla, San Diego, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2013ko irailaren 12a). Ordutik hona hainbat omenaldi egin zaizkio idazle, literatura-kritiko eta militanteari. Oraingoan, bere 16. zenbakian (2014) “Laberintos. Revista de estudios sobre los exilios culturales españoles” Valentziako Generalitatearen aldizkaria izan da. Aldizkari […]

Jarraitu irakurtzen »

Fernando Sasiain: Donostiako alkate errepublikanoa

By on 2015/02/19 in Albisteak
Fernando Sasiain: Donostiako alkate errepublikanoa

Espainiako Bigarren Errepublikak iraun zuen urtetan Donostiak alkate bakarra izan zuen: Fernando Sasiain (Donostia, 1894-Palencia, 1957). Sasiain ideologia errepublikanoarekin erabat konprometitutako gizona izan zen eta pentsamendu aurrerakoi horri esker Gipuzkoako hiriburuan kultura-politika indartu zuen. Familia errepublikazale batean jaioa, Valladolideko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak burutu zituen 1918an. Haren benetako bokazioa, ordea, politika zen eta mundu horretan sartu […]

Jarraitu irakurtzen »

Iulen Madariaga, gerra haurra

By on 2015/02/09 in Albisteak
Iulen Madariaga, gerra haurra

Iulen Madariaga (1932/10/11) politikari ezagunak bere memoriak argitaratu ditu orain dela gutxi. Egiari zor izenburupean (Erein, 2014). 50. hamarkadan ETAren sortzaileetariko bat izan zenak, eta gaur egun Aralar alderdiko kidea denak, orri hauetan militantzia bizitza gogor bat errepasatzen du. Liburuan iritzi eta informazio asko azaltzen ditu, eta egin dituen hanka-sartzeak onartzeko ez du arazorik izan. […]

Jarraitu irakurtzen »

Fernández de la Sotak Juan Larrearen biografia plazaratu du

By on 2015/01/25 in Albisteak
Fernández de la Sotak Juan Larrearen biografia plazaratu du

Jose Fernández de la Sota (Bilbao, 1960) idazle bilbotarrak Juan Larrearen biografiaren edizio osatua kaleratu du. Zehaztasun honek badu bere garrantzia: 2009an de la Sotak liburu honen lehenengo bertsioa argitaratu zuen. Orduan, bildumaren edizioaren betebeharrak zirela eta, testua moztuta atera behar izan zuen. Sei urte geroago berri pozgarria da, benetan, testuaren edizio osatua eskuratzea. Eta […]

Jarraitu irakurtzen »

“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

By on 2015/01/19 in Albisteak
“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

“Guregandik”, Arturo Campion Ikerketa Zentroak argitaratzen duen aldizkaria dugu. Ikerketa Zentro hau Argentinako Lapridan dagoen “Lagunen Etxea” deritzonaren partaide da, eta Euskal Etxearen bitartez sarean jarri ditu orain arte argitaratutako aldizkariak. Aldizkaria lehenengo aldiz 2005an agertu zen eta gaur egun hamar dira plazaratutako zenbakiak. Gaiak askotarikoak dira: historia, literatura, politika, soziologia… Lanak intelektual entzutesuek sinatutakoak dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Liburu berria: errepresio frankista Orion

Liburu berria: errepresio frankista Orion

1936ko gerraren ubera Orion izenburupean Iñaki Iturain Azpirozek Gipuzkoako kostaldeko herri txiki horretan Gerra Zibilean pairatu zituzten ondorioei buruzko monografikoa argitaratu du. Egileak azpimarratzen duenez, “Orio bi mila biztanle inguruko herri txiki bat zen. Uztailaren 18an militarrek emandako estatu kolpeak abiatutako gerrak lurrikara bortitz baten moduan astindu zituen hango herritarrak”. Ondorioak ia gaur egun arte […]

Jarraitu irakurtzen »

Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

By on 2014/12/24 in Albisteak
Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

Verónica Azcue irakasleak aurrera darraio Jose Martin Elizondo (Getxo, 1922 – Toulouse, 2009) antzerkigileari buruzko ikerketan. Oraingoan “Numantina” antzezlana aztertu du, ziur aski euskal erbesteratu honek idatzitako lan garrantzitsuenetariko bat. Jose Martin gure elkarteko bazkide izan zen. Toulousen erbesteratuta, han militante anarkista honek antzerki munduan lan eskerga egin zuen. Hala ere, bere sorterrian gutxi ezagutzen […]

Jarraitu irakurtzen »

Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

By on 2014/12/14 in Albisteak
Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

Regina Margarita Raull Martín margolaria Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an. Horren arabera, Regina erbesteko bigarren belaunaldiko partaidea izan zen, hau da, haurtzaroan gurasoekin erbestera joan zirenen belaunaldikoa. Raull Martín familiak Pirinioetako muga igaro zuen 1939an. Frantzian, soilik Amerikara joateko itsasontzia lortu arte gelditu ziren. Urte amaieran Errepublika Dominikarrerantz ontziratu ziren, hara 1939ko abenduaren 19an […]

Jarraitu irakurtzen »

César Arrondok “Vascos en Laprida” argitaratu du

César Arrondok “Vascos en Laprida” argitaratu du

Cesar Arrondo irakasleak, gure elkarteko partaide ezaguna, Argentinako Laprida herriko euskaldunen historia txikia, eta aldi berean heroikoa, bildu du. 1899an, Laprida sortu zenean, han zeuden geure herrikideak eta aktiboki lagundu zuten proiektu berri hartan. Gaur egun, ehun urte baino gehiago igaro direnean, haien ordekoek lanean darraie Latinoamerikan euskal identitatearen defentsan. Arrondo irakaslearen ekarpen interesgarria zalantzarik […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo