
Iñaki Azkarate, lau urte ondoren
2021eko maiatzaren 29an, gaixotasun luze baten ondoren, Iñaki Azkarate Intxaurrondok utzi gintuen (1948-2021). Iñaki, Donostiako Larramendi Ikastetxeko irakasle erretiratua, Hamaika Bideko kide izan zen hasiera-hasieratik. Gure artean, protagonismo eta kargu ofizialetatik ihesi zebilen langile konprometitu baten oroitzapena utzi zuen. Bere zaletasunak bidaiak eta mendizaletasuna ziren. 1996an, Deustuko Unibertsitatean, Alfonso Sastreren antzerkiari buruzko doktore-tesia irakurri zuen: El […]