Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Eduardo Ugarte. POR LAS RUTAS DEL TEATRO

By on 2014/06/24

Eduardo Ugarte Pagésentzat (Hondarribia, 1900 – Mexiko, 1955) antzerkia arte-adierazpenerako eta adierazpen pertsonalerako bitartekoa izan zen. Bere garaiarekin konprometituta bizi izan zen, eta gizarte-justizia eta faxismoaren aurkako borroka bere jarduera politiko eta kultura-jardueraren helburuak izan ziren. Federico García Lorcarekin La Barraca delakoan egindako lana konpromiso horren fruiturik ederrena izan zen. Diktadura frankistaren biktima izan ziren gizon-emakume handi askoren moduan, Eduardo Ugarte ahaztuta geratu zen. Zoritxar guztiei aurre eginez, Amerikako erbestealdi luzean grina ibiltaria izaten jarraitu zuen. Bizimoduko azken urteak arte, Mexiko zeharkatu zuen, herriz herri, antzinako komiko ibiltarien antzera, harrera egin zion herria sakon ezagutzeko. Beste askotan bezala, bere Barraca maitearekin egin zuen moduan, bizitzako bidezidorretan zehar, antzerkiaren ibilbideetatik, Por las rutas del teatro.

Saturraran Argitaletxea
Bilduma: Euskal Erbestearen Kultura
Katalogazio Fitxa
Por las rutas del teatro
Koordinatzaileak
lñaki Azkarate, Mª Karmen Gil Fombellida [Lehenengo argitalpena] . 360 or./pp. ; 23 zm./cm.
I.S.B.N.: 84-934455-0-9
L.G. / D. L.: SS – 1594/05


Genre: Euskal Erbestearen Kultura

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo