Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Exilio e identidad

By on 2014/07/09

Azken hogei urteotan, jakintza alor desberdinetan sortutako literaturan eta eztabaidan, nortasunari edo identitateari buruzko hainbat proposamen ezberdin agertu dira. Ikerketa eta eztabaida horietan egindako hausnarketetan funtsezkoa den gai bat agertu ohi da: erbesteratuen errealitatea. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 39ko erbesteratuek sortutako literatura oparoa eta kalitate bikainekoa izan zen. Izenburuak (Erbestea eta nortasuna) adierazten duen bezala, liburu honetan erbesteratzeak sortzen dituen errealitate desberdinak (baita kontraesankorrak ere) aztertu nahi izan ditugu, errealitate horiek nortasunean eragiten ditzuten pitzaduretan sakonduz. Azterketa hori ikuspuntu desberdinetatik egin nahi izan dugu eta hamabi adibide aukeratu ditugu; alegia, liburu hau osatzen duten hamabi azterlanak.

Koordinatzailea: Mercedes Acillona
Exilio e Identidad
Donostia: Hamaika Bide [1. ed.], 2014.
ISBN:978-84-616-9478-5


Genre: Saiakera Bilduma

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo