Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Miguel Pelay Orozco: Ayer y hoy de un escritor

By on 2016/03/31

Miguel Pelay Orozco hizlari ezaguna izan zen. Haren hitzaldiak Atlantikoaren bi aldeetan ospe handia izan zuten, bereziki 70. hamarkadan. Pelay Orozcoren bibliografian, bestetik, ugariak dira horrela sortutako liburuak, hau da, hitzaldi bilduma moduan. Haien artean bi aipatuko ditugu, ziur aski ezagunenak: Gran país, difícil país (1970) eta La encrucijada (1971). Liburu hau bide horretatik abiatu zen, Ameriketan eta Euskal Herrian emandako hitzaldiak bilduz; hori da, alegia, testuaren egitura, “Karibetik” eta “Kantauritik”. Hitzaldien edukiak, bestetik, idazlearengan ohikoak zirenak: euskararen egoera eta batua, literatura, euskaldunen izaerari buruzko ausnarketak…

Miguel Pelay Orozco
Ayer y hoy de un escritor
La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak bilduma, 9.zk.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1992, 270 or.
ISBN: 84-8046-004-0


Genre: Amerika eta Euskaldunak bilduma

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo