Non zeuden emakumeak?La mujer vasca en el exilio de 1936
Gerra ondorengo atzerrian eginiko argazkiak edo informazioak aztertzen baditugu, bertan beti gizonezkoak dira nagusi. Zenbait momentutan emakumeak erbesteratu ez zirela pentsa dezake norbaitek. Ideia hori, jakina, erabat faltsua da. Erbestean euskal emakumeak ziren ere bai, eta, erbesteratuek sortu zuten kultura eta gizarte ekintzetan gogoz parte hartu zuten, haiek beraiek antolatu ez zutenean, nahiz eta gero argazkietan ez azaldu. Hori da, hain zuzen, liburu honen helburu nagusietariko bat: erbesteko argazkietan emakumeak kokatu, ahal den neurrian haiek egindako lana goraipatuz eta berreskuratuz. Historikoki zor diegu eta. Gure oraingo ekimen honek errebindikazio horretan beste urrats bat izan nahi du.
Koordinatzailea: José Ramón Zabala Agirre
[Lehen argitalpena] . – 2007.
I.S.B.N.: 978-84-934455-2-2
LG / D.L.: SS-1394/07