Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak

By on 2014/07/09

Euskal erbesteko azken ahotsek hitz idatziaren forma hartzen ez badute, ahots horiek mutu geratuko dira. urteak joan eta urteak etorri, gerra zibileko erbestealdiko protagonistak desagertzen ari dira. Denborak dena suntsitzen du eta denok suntsitzen gaitu. Kronos jainkoaren istorio mitikoa da: jainko nezaezin eta errukigabe horrek bere semeak irentsi zituen, etorkizunerako haien oroimenik utzi Gabe. Kronosen legeari aurre egiteko, memoria historikoaren legea. Behar-beharrezkoa da gure ibilbidearen zati den historia tragiko baten bizipenak eta sentimenduak jasotzea, ahaztu ez daitezen.
Horixe da Euskal erbesteko ahotsak izenburupean hemen aurkezten dugun lan honen xedea: historia eta memoria berreskuratzeagure iraganaren egia ezagutu ahal izateko, ezagutza hori ezinbestekoa baita gure gaurko gizartea oinarri sendoekin eraikitzeko eta etorkizun baketsu eta harmoniatsu bat ziurtatzeko.

Elkarrizketatutako pertsonalitateak:
* Carlos Blanco Aguinaga.
* Julio Jáuregui.
* Julio Larrondo Izaguirre.
* Marina Ruiz García.
* Nestor Basterretxea Arzadun.
* Arantza Amezaga.
* José Martín Elizondo.
* José Luis Ulibarrena Arellano.
* Federico Álvarez Arregi.
* Joseba Andoni Agirre Zabala.
* Julián Antonio Ramírez.
* Bakartxo Vizcarret Goñi de Leunda.
* Arantza Mantxobas Egaña.
* Carlos Ímaz.
* Gene Yurre.

Koordinatzailea: SAN MIGUEL, María Luisa.
Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak. Identidad e integración. Voces del exilio vasco
Donostia: Hamaika Bide [1ª edición], 2013.
ISBN:978-84-616-4252-6


Genre: Saiakera Bilduma

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo