Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Albisteak

Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

By on 2016/06/05 in Albisteak
Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

Arantza Amezagak, gure elkarteko partaidea, aurtengo Manuel Irujo saria jaso du ekainaren lau honetan, Lizarran (Nafarroan). Sari honen bidez urtetan egin duen idazle zein ikerlari lana eskertu nahi izan diote. Hamaika Bide Elkartean ondo asko ezagutu ditugu Arantzaren bi alde horiek. Buenos Airesen jaioa, 1943an, Bingen Amezaga idazlearen eta Mercedes Iribarrenen alaba, erbesteko alaba alegia, […]

Jarraitu irakurtzen »

Cecilia Gilarte idazlearen eleberri argitaragabea

By on 2016/04/28 in Albisteak, Liburuak
Cecilia Gilarte idazlearen eleberri argitaragabea

Renacimiento Argitaletxeak, bere Erbesteko Liburutegian, idazle tolosarraren orain arte argitaratu gabe zegoen nobela argitaratu du. Izenburua Los nudos del quipu du eta erbesteari buruzko trilogia bat ixten du; beste bi liburuak hauexek dira: Cualquiera que os dé muerte (1969) eta La soledad y sus ríos (1975). Eskuizkribua familiaren artxiboan gordeta zegoen. Edizioa Manuel Aznar Soler […]

Jarraitu irakurtzen »

Pablo joan zaigu

By on 2016/03/29 in Albisteak
Pablo joan zaigu

Joan den martxoaren 17an Pablo González de Langarika (Bilbo 1947-2016), poeta handia eta Zurgai aldizkariaren zuzendaria hil egin zaigu. Urte asko zeraman ziur aski Euskal Herriko poesia-aldizkaria onena den publikazioa aurrera atera nahian. Haren kalitatea eta indarra ezaguna zen baina, gure herrian ohikoa denez, horretarako ez zegoen dirurik. Herioak horrela harrapatu du: harpidedunak biltzen gutxienez […]

Jarraitu irakurtzen »

Aurelio Arteta, berriro gure artean

By on 2016/02/23 in Albisteak
Aurelio Arteta, berriro gure artean

Aurelio Arteta (1879-1940) margolari bilbotar ospetsuaren irudiak erabateko gaurkotasuna lortu du berriro gure artean ere. Bilbao 700 Fundazioak, batetik, “Bilbotar berreskuratuak” bilduman eta Jose Fernández de la Sota idazle ezagunaren eskutik, artistaren biografia kaleratu du: Aurelio Arteta. Los trabajos y los días.  Halaber, iazko azaroaren 10ean, margolariaren heriotzaren 75 urte betetzearekin batera, Mexikoko Ateneo Españolark Artetari eskainitako […]

Jarraitu irakurtzen »

César Arrondoren liburu berria

César Arrondoren liburu berria

Ezaguna da Cesar Arrondo irakasleak Amerikan zein Europan  aurrera eramaten ari den  euskal gaien eta arazoen lan dibulgatiboa. Egilearen kezka nagusietariko bat, zalantzarik gabe, gazteen formakuntza izan da eta hori da, alegia, liburu honen jatorria. “Hojas para la formación” (Formakuntzarako orriak) izenburupean Arrondok hogei gai desberdinak landu ditu, neurri eta formato desberdinetako proposamenak. Horien artean, […]

Jarraitu irakurtzen »

Martin Ugalderi buruzko lan berria Ekin argitaletxean

Martin Ugalderi buruzko lan berria Ekin argitaletxean

Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxea berriro ere plazan dago, oraingoan Xabier Irujoren zuzendaritzapean. Benetan berri pozgarria. Garai berri honi hasiera emateko hiru liburu argitaratu dituzte, tartean Larraitz Ariznabarreta lankideak Maritun Ugalderi buruzko doktoreago tesia. Jarraian Larraitzek idatzitako komentarioa jaso egin dugu, liburuaren azalatik beretik: “El presente libro es parte de una tesis doctoral fruto de […]

Jarraitu irakurtzen »

1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Memoria historikoaren ifrentzua

1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Memoria historikoaren ifrentzua

1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Oroimen historikoaren ifrentzua. Nazioarteko XIV. Batzarra, 2015 Tolosa – Donostia, 2015eko abenduaren 10etik 15era Aurkezpena: Hamaika Bide Elkarteak eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko GEXEL taldeak -Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin- Nazioarteko XIV. Batzarra antolatu dute, oraingoan “1936ko erbestearen heterodoxiak” gaiari buruz, Memoria Historikoa deritzonaren baitan ahaztuak edo baztertuak izan diren […]

Jarraitu irakurtzen »

Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

By on 2015/10/10 in Albisteak
Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Hamaika Bide Elkarteko lagunak aurtengo “XV. Manuel Irujo Saria” jaso du Lizarran, Nafarroan. Iosuk lan eskerga egin du, 1936ko gerra zibiletik abiatuta, gaur egungo historia ikertzeko eta ezagutarazteko. Ehunka dira argitaratu dituen lanak eta artikuluak; haien artean ezagunena Frantzian dagoen Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko monografikoa da. Gursen milaka euskaldun eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Diktaduraren kultura

By on 2015/07/05 in Albisteak, Liburuak
Diktaduraren kultura

  Jose Angel Ascunce irakasleak liburu berria plazaratu du, “Sociología cultural del franquismo (1936-1975). La cultura del nacional-socialismo”, asmo handikoa eta gomendagarria den lana. Obraren oinarria Espainiako II. Errepublikaren kulturan bizi izan zen pizkundetik abiatzen da, ondoren nazional-katolizismo delakoaren kultura aztertzeko, frankismoarena alegia. Eta kultura ofiziala esaten dugunean, etiketa horretan ez dira disidentzien kultura-lanak kokatzen, […]

Jarraitu irakurtzen »

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

2015eko abenduaren 10tik 15era, Hamaika Bide eta GEXEL elkarteak euskaldunen eta errepublikazaleen erbesteari buruzko Nazioarteko XIV. Batzara antolatzen ari gara. Oraingoan, arrazoi desberdinak zirela medio, erbestearen ikuspegi orokorretik kanpo gelditu ziren pertsonak eta mugimenduak aztertu nahi ditugu. Modu horretan, gure asmoa “Oroimen historikoaren beste aurpegia” ikertzea izango litzateke. Azterketaren erdigunera oso bazterreko gai desberdinak eraman […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo