Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Albisteak

Iulen Madariaga, gerra haurra

By on 2015/02/09 in Albisteak
Iulen Madariaga, gerra haurra

Iulen Madariaga (1932/10/11) politikari ezagunak bere memoriak argitaratu ditu orain dela gutxi. Egiari zor izenburupean (Erein, 2014). 50. hamarkadan ETAren sortzaileetariko bat izan zenak, eta gaur egun Aralar alderdiko kidea denak, orri hauetan militantzia bizitza gogor bat errepasatzen du. Liburuan iritzi eta informazio asko azaltzen ditu, eta egin dituen hanka-sartzeak onartzeko ez du arazorik izan. […]

Jarraitu irakurtzen »

Fernández de la Sotak Juan Larrearen biografia plazaratu du

By on 2015/01/25 in Albisteak
Fernández de la Sotak Juan Larrearen biografia plazaratu du

Jose Fernández de la Sota (Bilbao, 1960) idazle bilbotarrak Juan Larrearen biografiaren edizio osatua kaleratu du. Zehaztasun honek badu bere garrantzia: 2009an de la Sotak liburu honen lehenengo bertsioa argitaratu zuen. Orduan, bildumaren edizioaren betebeharrak zirela eta, testua moztuta atera behar izan zuen. Sei urte geroago berri pozgarria da, benetan, testuaren edizio osatua eskuratzea. Eta […]

Jarraitu irakurtzen »

“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

By on 2015/01/19 in Albisteak
“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

“Guregandik”, Arturo Campion Ikerketa Zentroak argitaratzen duen aldizkaria dugu. Ikerketa Zentro hau Argentinako Lapridan dagoen “Lagunen Etxea” deritzonaren partaide da, eta Euskal Etxearen bitartez sarean jarri ditu orain arte argitaratutako aldizkariak. Aldizkaria lehenengo aldiz 2005an agertu zen eta gaur egun hamar dira plazaratutako zenbakiak. Gaiak askotarikoak dira: historia, literatura, politika, soziologia… Lanak intelektual entzutesuek sinatutakoak dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Liburu berria: errepresio frankista Orion

Liburu berria: errepresio frankista Orion

1936ko gerraren ubera Orion izenburupean Iñaki Iturain Azpirozek Gipuzkoako kostaldeko herri txiki horretan Gerra Zibilean pairatu zituzten ondorioei buruzko monografikoa argitaratu du. Egileak azpimarratzen duenez, “Orio bi mila biztanle inguruko herri txiki bat zen. Uztailaren 18an militarrek emandako estatu kolpeak abiatutako gerrak lurrikara bortitz baten moduan astindu zituen hango herritarrak”. Ondorioak ia gaur egun arte […]

Jarraitu irakurtzen »

Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

By on 2014/12/24 in Albisteak
Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

Verónica Azcue irakasleak aurrera darraio Jose Martin Elizondo (Getxo, 1922 – Toulouse, 2009) antzerkigileari buruzko ikerketan. Oraingoan “Numantina” antzezlana aztertu du, ziur aski euskal erbesteratu honek idatzitako lan garrantzitsuenetariko bat. Jose Martin gure elkarteko bazkide izan zen. Toulousen erbesteratuta, han militante anarkista honek antzerki munduan lan eskerga egin zuen. Hala ere, bere sorterrian gutxi ezagutzen […]

Jarraitu irakurtzen »

Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

By on 2014/12/14 in Albisteak
Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

Regina Margarita Raull Martín margolaria Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an. Horren arabera, Regina erbesteko bigarren belaunaldiko partaidea izan zen, hau da, haurtzaroan gurasoekin erbestera joan zirenen belaunaldikoa. Raull Martín familiak Pirinioetako muga igaro zuen 1939an. Frantzian, soilik Amerikara joateko itsasontzia lortu arte gelditu ziren. Urte amaieran Errepublika Dominikarrerantz ontziratu ziren, hara 1939ko abenduaren 19an […]

Jarraitu irakurtzen »

Luis Mariano, ehun urte

By on 2014/08/13 in Albisteak
Luis Mariano, ehun urte

1914ko ekainaren 13an, Irunen, Mariano Eusebio González García jaio zen, urteen poderioz Luis Mariano izen artistikoarekin mundu osoan ezaguna egin zen artista eta abeslari handia. Luis Mariano, beste euskaldun asko moduan, erbestea ezagutu zuen: 1936an, bere familiarekin, Baionara gerratik ihes egin zuen. Lapurdiko hirian, beste euskal erbesteratuekin batera, musika talde bat sortu zuen, bereziki jatetxetan […]

Jarraitu irakurtzen »

Nestor Basterretxea hil da

By on 2014/07/12 in Albisteak
Nestor Basterretxea hil da

  Nestor Basterretxea Artzadun (Bermeo, Bizkaia,  1924ko maiatzaren 6a – Hondarribia, Gipuzkoa, 2014ko uztailaren 12a), gure azkenetariko erbesteratu handia hil egin da. Hilabete asko zeraman gaixorik eta, horregatik, joan de azaroan antolatu genuen erbesteko euskal artistei eginiko omenaldian ezin izan zuen parte hartu. Nestorrek gure ekimenetan sarritan parte hartu zuen. Horrela, joan den urtean aurkeztu genuen Nortasuna eta […]

Jarraitu irakurtzen »

NOS HA DEJADO IÑAKI BETI

By on 2012/02/16 in Albisteak
NOS HA DEJADO IÑAKI BETI

Iñaki Beti Sáez falleció de manera repentina el sábado, 11 de febrero, a los 53 años de edad. Profesor Titular de la Universidad de Deusto, Doctor en Filosofía y Letras y Licenciado en Psicología fue un trabajador incansable en su labor docente e investigadora, como lo atestiguan sus numerosas publicaciones y el sentido homenaje que […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo