
2025eko Kongresua: «Emigrazioak eta exilioak. Gurutzatutako ibilbideak»
Abian da 2025eko bi urteko kongresurako proposamena. Oraingo honetan, 1936ko gerrako erbesteratuak protagonista dituzten ihesaldiak eta munduko hainbat lekutan, Frantziatik edo Britainia Handitik, Argentinara edo Estatu Batuetara jaso zuten harrera zibila aztertu nahi ditugu. Biltzarra Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egingo da. Kongresuaren datak urriaren 29tik 31ra izango dira, Donostian eta Gasteizen. […]