Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Archives

Exilio y Universidad (1936-1955) vol. I y II

By on 2014/06/24
Exilio y Universidad (1936-1955) vol. I y II

Gerra Zibila eta hark eragindako erbestealdia gure herriak historia garaikidean pairatu duen kultura-hondamendi larriena eta odoltsuena izan da. Oro har, kulturari eta unibertsitateari erreparatuz, frankismoak eragindako trauma intelektual eta akademikoa oraindik ez dela gainditu esan daiteke. Gure nortasunaren eta historiaren ikurrak berreskuratzeko, hain urruti ez dauden garai ahaztu eta ilun horiek ikertu eta ezagutu behar […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Non zeuden emakumeak?La mujer vasca en el exilio de 1936

By on 2014/06/24
Non zeuden emakumeak?La mujer vasca en el exilio de 1936

Gerra ondorengo atzerrian eginiko argazkiak edo informazioak aztertzen baditugu, bertan beti gizonezkoak dira nagusi. Zenbait momentutan emakumeak erbesteratu ez zirela pentsa dezake norbaitek. Ideia hori, jakina, erabat faltsua da. Erbestean euskal emakumeak ziren ere bai, eta, erbesteratuek sortu zuten kultura eta gizarte ekintzetan gogoz parte hartu zuten, haiek beraiek antolatu ez zutenean, nahiz eta gero […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

José Antonio Agirre: proiektu kultural bat

By on 2014/06/24
José Antonio Agirre:  proiektu kultural bat

Liburu honetan hainbat gogoeta eta azterketa bildu dira, J. A. Agirre Lekuberen eginkizun intelektual eta kulturalaren inguruan eta euskal historiari eta literaturari hark egindako ekarpenaren inguruan. Sei saiakera hauen bidez, lehen lehendakariak erbestean egin zuen lana eta euskal kultura defendatzeko etengabe egin zuen ahalegina nabarmendu nahi dira. KoordinatzaileaEdurne Muñoz[Lehen argitalpena] . 2007I.S.B.N.: 978-84-934455-1-5LG / D.L.: […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Herri bat bidegurutzean

By on 2014/06/24
Herri bat bidegurutzean

Erbesteratuak ezin du sendatu bere mina. Leundu baino ez herrira itzuliz gero. Urruti mina, aberri osoarena izan arren, ahazteko zorian izandako historia dugu. Zaila da gerra zibila zela-eta erbesteratutakoen eta Euskal Herriaren atsekabeez jabetzea. Ez, ordea, ahaztea batzuek, ia amets guztiak galduta, egoerari aurre egin ziotela, euskal kultura eta euskararen iraupena lantzeko zama beren gain […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Martin Ugalde azterkizun. Encuentros con Martín Ugalde

By on 2014/06/24
Martin Ugalde azterkizun. Encuentros con Martín Ugalde

Martin Ugalde gure herriaren eta gure kulturaren gailur aipagarrienetako bat da. Andoainen jaio zen 1921ean, eta Venezuelara alde egin behar izan zuen Gerra Zibilaren inguruabar latzak bizi eta gero. Literatura-sorkuntzan eta kazetaritzan aurkitu zuen herriminaren aurkako sendabidea. Martin Ugalde azterkizun liburuak garai harekin konprometitutako intelektuala, idazlea eta gizona omendu nahi du, erbesteko kulturaren ikur nagusietakoa […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Eugenio Imaz. Asedio a un filósofo

By on 2014/06/24
Eugenio Imaz. Asedio a un filósofo

Eugenio Imaz (Donostia, 1900 – Veracruz, 1951) itzultzaile handi eta saiakera-idazle bikaina gizartea eta gizarte horren inguruabarrak aintzat hartu zituen humanista izan zen. Gizaki historikoaren errealitatea bere gain hartu zuen, bere pentsamenduaren oinarri moduan. Humanismo hori oinarri hartuta, ikur utopikoko finalismo argia defendatzen zuen, eta horren azken etapa gizakien betikotasuna edo “gizatasuna” zen. Hala ere, […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Los hijos del exilio vasco: arraigo o desarraigo

By on 2014/06/24
Los hijos del exilio vasco: arraigo o desarraigo

Euskal erbestearen seme-alabak: errotzea edo deserrotzea lanean arrazoi historikoak zirela- eta etxea eta herria utzi eta munduko hainbat lekutan bizimodu berria eraiki behar izan zuen kolektiboaren memoria berreskuratu nahi da. Denborak aurrera egin eta bere legea ezartzen du. Gure historiarako hain garrantzitsua izan zen gertaera hori iraganarekin batera ahaztuz doa. Beraz, gure beharra, ahal dugun […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Sesenta años después Euskal Erbestearen Kultura

By on 2014/06/24
Sesenta años después Euskal Erbestearen Kultura

Gerra Zibilaren amaieratik eta gerra horren azken erbesteratzetik hirurogei urte igaro zirela gogoratzeko, Espainiako herri askotan kongresuak antolatu ziren, zonalde bakoitzeko erbesteratzea bizirik izateko eta hamarkada luzeetan isilpean egondako oroimen historikoa berreskuratzeko. Filosofia horrekin, Euskal Herrian oroitzapen eta omenaldi-ekitaldi batzuk egin ziren, eta horien emaitza bi liburuki hauek izan dira: “Sesenta años después/ Euskal erbestearen […]


Genre: Aktak Bilduma

Jarraitu irakurtzen »

Igo