Amerika eta Euskaldunak bilduma
Eugenio Ímaz: En busca de nuestro tiempo
Liburu honetan Eugenio Imazek idatzitako artikuluak edota itzulpenak jaso ziren. Testu horiek idazle doostiarraren Lan Guztien edizioan jaso gabekoak ziren. Bilduma berean ere, bestetik, zenbait komentario eta elkarrizketa bildu zen. Ondorioz, oso jatorri desberdinetako lanak dira hemen aurkituko ditugunak, benetako saski-naskia, idazlearen alde ezezagunenak erakutsiz.
Eugenio Ímaz:
En busca de nuestro tiempo
Edizioa, sarrera eta bibliografia: Iñaki Aduriz
La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak bilduma 10.zk.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1992, 251 or.
ISBN: 84-8046-001-6
Martín de Ugalde: Mientras tanto fue creciendo la ciudad
Liburua hiru ataletan dago antolatuta:
I “En busca de una patria perdida”, Martin Ugalderen lan autobiografikoa.
II “Bajos estos techos”, jaio zenetik hil arte Simon Bolivar askatzaileak ezagutu zituen etxe guztien azalpena.
III “Cuando los peces mueren de sed”, Caracasen El Nacional egunkarian, 1956tik 1960ra, Martin Ugaldek argitaratu zituen erreportai-bilduma. Aurretik, Venezuelako Meridako Universidad de los Andesen argitaratua izan zen, 1963an.
Liburua osatzeko Martin Ugaldek erbestean plazaratutako lanen bibliografia biltzen da.
Martin Ugalde:
Mientras tanto fue creciendo la ciudad
La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak bilduma, 8.zk.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1992, 316 p.
ISBN: 84-8046-002-4
Miguel Pelay Orozco: Ayer y hoy de un escritor
Miguel Pelay Orozco hizlari ezaguna izan zen. Haren hitzaldiak Atlantikoaren bi aldeetan ospe handia izan zuten, bereziki 70. hamarkadan. Pelay Orozcoren bibliografian, bestetik, ugariak dira horrela sortutako liburuak, hau da, hitzaldi bilduma moduan. Haien artean bi aipatuko ditugu, ziur aski ezagunenak: Gran país, difícil país (1970) eta La encrucijada (1971). Liburu hau bide horretatik abiatu zen, Ameriketan eta Euskal Herrian emandako hitzaldiak bilduz; hori da, alegia, testuaren egitura, “Karibetik” eta “Kantauritik”. Hitzaldien edukiak, bestetik, idazlearengan ohikoak zirenak: euskararen egoera eta batua, literatura, euskaldunen izaerari buruzko ausnarketak…
Miguel Pelay Orozco
Ayer y hoy de un escritor
La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak bilduma, 9.zk.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1992, 270 or.
ISBN: 84-8046-004-0
Justo Garate: Un crítico en las quimbambas. Autobiografía y escritos
Liburu hau lau ataletan antolatuta dago:
I Un crítico en las quimbambas, Justo Garateren autobiografia, liburuari izenburua ematen diona.
II De los nombres de nuestra tierra, toponimiari buruzko zenbait artikulu.
III Sobre Lope de Aguirre y otras reflexiones, Lope de Agirreren inguruko ausnarketak.
IV Epílogo, non egilearen biografia eta bibliografia biltzen den.
Justo Garate
Un crítico en las quimbambas. Autobiografía y escritos
Edizioa eta Justo Garateren biografia: de José Ángel Ascunce
Egilearen bibliografia: Elías Amezaga
Colección La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak nº13.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1993, 315 or.
ISBN: 84-8046-009-1
Toribio Echevarria: Recordando la guerra. Diario de un refugiado español
En este libro se recogen dos importantes documentos, las memorias del socialista Toribio Ecehevarria tanto durante el periodo de la guerra civil como de la inmediata posguerra. Son dos obras que habían permanecido inéditas y que reconstruyen desde el punto de vista del autor tanto su actuación en aquellos episodios como distintos aspectos históricos, en primera persona.
Toribio Echevarria:
Recordando la guerra. Diario de viaje de un refugiado español
Aurkezpena: Aurora Bascarán
Hitzaurrea: Luis Castells
La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak bilduma 7. zk.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1992, 305 or.
ISBN: 84-8046-008-3
Cástor Narvarte: Hacia la integración ontológica de la filosofía
Liburu honetan Castor Narvarte, filosofo irundarra, beste filosofiari buruzko testu batzuk bildu zituen. Idazlan horiek idazlearen ohiko kezka batzuk jaso zituzten: Migel Unamunoaren pentsamendua, On Kixoteren irudia, biolentziaren inguruko ausnarketak, Bergson filosofoaren bizitza eta pentsamendua.
Cástor Narvarte
Hacia la integración ontológica de la filosofía
La Cultura del Exilio Vasco bilduma. Amerika eta Euskaldunak nº14.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1994, 344 or.
ISBN: 84-8046-014-8
Antología del GALEUZCA en el exilio (1939-1960)
GALEUZCA izenarekin Galizia, Euzkadi eta Katalunia elkar laguntzarako XX. mendean sinatutako ituna ezagutzen da. Konpostelako Ituna bezala ezaguna, 1933ko uztailaren 25ean sinatu zen. GALEUZCAk bere elkarlanaren maila altuena erbesteko urteetan lortu zuen, bereziki 1940ko hamarkadan. Liburu honetan Xosé Estévez irakasleak erbesteko urteen errepaso historikoa egiten du, ondoren, liburuaren bigarren atalean, testu-antologia sakona aurkezteko.
Edizoa: Xosé Estévez
Antología del Galeuzca (1939-1960)
La Cultura del Exilio Vasco. Amerika eta Euskaldunak bilduma, 4.zk.
José Ángel Ascunce, Donostia, 1992, 297 or.
ISBN: 84-8046-003-2