Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Saiakera bilduma

Espacios de la heterodoxia del exilio. Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak

Larraitz Ariznabarreta irakasleak koordinatuta, dagoeneko kalean dago gure liburu berria: Espacios de la heterodoxia del exilio. Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak. Obra honetan Donostian, 2015eko abenduan, Nazioarteko XIV. Batzarrean aurkeztutako ponentzia ugari jaso egin da. Ariznabarreta irakaslearen hitzetan, liburu honen “helburua erresistentziaren praktika hobeto ulertzen laguntzea da; baita ere, zenbait arrazoi direla medio, frankismoak eragindako erbestealdiaren ikuspegi ofizialenetik kanpo geratu diren pertsona eta mugimenduen lekukotza adierazgarriak jasotzea.”

Lana hiru ataletan antolatu da:

a) Cecilia Garcia Guilarteri omenaldia

b) Euskal erbestealdiaren heterodoxiak eta isiluneak

c) Errepublikar erbestealdiaren heterodoxiak eta isiluneak

Orokorrean, besteak beste, emakumeen presentzia azpimarra dezakegu, azken buruan heterodoxia generoaren bazterketaren ondorio hutsa baita. Beste gai interesgarriak ere bildu dira oraingo lan honetan: erlijio-erbestealdia, ziuraski isilduena, masoneriarekin lotura zuten pertsonalitateak, Antonio Lezama esaterako, frankismoaren damutuak, eta beste sortzaile eta intelektual asko, sailkatzeko zailak. Beraz, liburu askotariko eta heterodoxoa, ikertutako pertsonalitateak bezain beste.

Fitxa bibliografikoa:

Espacios de la heterodoxia del exilio. Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak. Koordinatzailea: Larraitz Ariznabarreta
[1. argitalpen.] . 2017
I.S.B.N.: 978-84-617-8883-5
LG / D.L.: SS-320/2017

 

Índice-Aurkibidea

Hitzaurrea, Larraitz Ariznabarreta

Genre: Saiakera Bilduma

Artea eta Erbestea (1936-1960)

Carolina Erdociak koordinatuta, 2013an egin genuen batzarraren ponentziak eta hitzaldien testuak biltzen dituen liburua plazaratu dugu dagoeneko. Batzarra Donostian eta Bilbon ospatu genuen. Liburuaren hitzaurrean esaten den bezala, “Gerra Zibilak mundu artistikoan izandako eragina ez da behar bezala aztertu eta ikertu XX. mendeko historiografian, eta zor hori kitatu gabe dago oraindik”. Ekimen honekin zor hori ordaintzen hasi nahiko genuke.

Lanak lau ataletan antolatu dira:
I. Euskal Herria, artea eta erbestea
II. Artea kontzentrazio esparruetan
III. Artista errepublikazaleak erbestean
IV. Artea, literatura eta aldizkariak.

Liburua koloretako eta zuri-beltzezko argazki askoz hornituta dator.

Erreferentzia bibliografikoa:

Artea eta erbestea (1936-1960). Arte y exilio (1936-1960)
Koordinatzailea: Carolina Erdocia Castillejo
Donostia: Hamaika Bide, 2015
586 or.
ISBN: 978-84-606-9846-3

Genre: Saiakera Bilduma

Testimonios del exilio

Liburu honek modu batez aurreko Sujeto exílico: epistolarios y diarios liburua osatzen du, bertan jasotzen diren lanank batzar berekoak baitira. Jasotako testigantzak bi multzotan eskaintzen dira:
-Erbesteko testigantzak, gerra garaikoak.
-Hautsitako garai baten testigantzak, gerra ondorengo urte ilunetako testigantzak, erbestea itzuli gabeko errealitatea bihurtu zenekoak.

Erreferentzia bibliografikoa:
Testimonios del exilio
Koordinatzailea: Mercedes Acillona
Donostia: Hamaika Bide, 2010.
586 or.
ISBN: 978-84-606-9846-3

Genre: Saiakera Bilduma

Sujeto exílico: epistolarios y diarios

Erbesteratzeak espazioan haustura bortitza eta norbere erroetan urratze sakona eragiten ditu. Idazkerak, orduan, salbazio tresna moduan jokatzen du eta, horri esker, bizitza eta identitatea zutik mantendu daitezke. Espazio hautsi horren erdian, loturarik indartsuenak gutunen bidez mantentzen dira. 39ko erbestealdiko “niaren idazketa” desberdinei eskainitako liburu honetan, gutun-korpusek gutunetako nia eraikitzeko hainbat modu jasotzen dituzte eta orain ezezagunak ziren material batzuk eskaintzen dira, erbesteratzeari buruzko ikerketen ekarpen baliotsua eginaz.

Erreferentzia bibliografikoa:
Sujeto exílico: memorias y diarios
Koordinatzailea: Mercedes Acillona
Donostia: Hamaika Bide, 2010 586 or.
ISBN: 978-84-606-9846-3

Genre: Saiakera Bilduma

Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak

Euskal erbesteko azken ahotsek hitz idatziaren forma hartzen ez badute, ahots horiek mutu geratuko dira. urteak joan eta urteak etorri, gerra zibileko erbestealdiko protagonistak desagertzen ari dira. Denborak dena suntsitzen du eta denok suntsitzen gaitu. Kronos jainkoaren istorio mitikoa da: jainko nezaezin eta errukigabe horrek bere semeak irentsi zituen, etorkizunerako haien oroimenik utzi Gabe. Kronosen legeari aurre egiteko, memoria historikoaren legea. Behar-beharrezkoa da gure ibilbidearen zati den historia tragiko baten bizipenak eta sentimenduak jasotzea, ahaztu ez daitezen.
Horixe da Euskal erbesteko ahotsak izenburupean hemen aurkezten dugun lan honen xedea: historia eta memoria berreskuratzeagure iraganaren egia ezagutu ahal izateko, ezagutza hori ezinbestekoa baita gure gaurko gizartea oinarri sendoekin eraikitzeko eta etorkizun baketsu eta harmoniatsu bat ziurtatzeko.

Elkarrizketatutako pertsonalitateak:
* Carlos Blanco Aguinaga.
* Julio Jáuregui.
* Julio Larrondo Izaguirre.
* Marina Ruiz García.
* Nestor Basterretxea Arzadun.
* Arantza Amezaga.
* José Martín Elizondo.
* José Luis Ulibarrena Arellano.
* Federico Álvarez Arregi.
* Joseba Andoni Agirre Zabala.
* Julián Antonio Ramírez.
* Bakartxo Vizcarret Goñi de Leunda.
* Arantza Mantxobas Egaña.
* Carlos Ímaz.
* Gene Yurre.

Koordinatzailea: SAN MIGUEL, María Luisa.
Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak. Identidad e integración. Voces del exilio vasco
Donostia: Hamaika Bide [1ª edición], 2013.
ISBN:978-84-616-4252-6

Genre: Saiakera Bilduma

Exilio e identidad

Azken hogei urteotan, jakintza alor desberdinetan sortutako literaturan eta eztabaidan, nortasunari edo identitateari buruzko hainbat proposamen ezberdin agertu dira. Ikerketa eta eztabaida horietan egindako hausnarketetan funtsezkoa den gai bat agertu ohi da: erbesteratuen errealitatea. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 39ko erbesteratuek sortutako literatura oparoa eta kalitate bikainekoa izan zen. Izenburuak (Erbestea eta nortasuna) adierazten duen bezala, liburu honetan erbesteratzeak sortzen dituen errealitate desberdinak (baita kontraesankorrak ere) aztertu nahi izan ditugu, errealitate horiek nortasunean eragiten ditzuten pitzaduretan sakonduz. Azterketa hori ikuspuntu desberdinetatik egin nahi izan dugu eta hamabi adibide aukeratu ditugu; alegia, liburu hau osatzen duten hamabi azterlanak.

Koordinatzailea: Mercedes Acillona
Exilio e Identidad
Donostia: Hamaika Bide [1. ed.], 2014.
ISBN:978-84-616-9478-5

Genre: Saiakera Bilduma

Arte eszenikoak erbestean

Erbesteko antzerki-jrdueran protagonista asko izan dira. Argitalpen honen helburua horiek aitortu, berreskuratu eta, kasuren batean, “aurkitzea” da. Lan kolektibo honek begirunea erakutsi nahi die antzerkiko gizonezko eta emakumezko profesionalei, 36ko Gerra Zibilaren ostean bizirik irauteko aukera bakarra, erbestea izan baitzen. Artista horiek, urruntze behartuak ezarritako zailtasunak gorabehera, harrera-herrialdetan eszenan lan egiten eta antzerkiak sortzen jarraitzeko, ankerkeri faxista salatzeko eta mundu osoko agertokietatik lapurtutako Askatasuna aldarrrikatzeko eskaintzen zuen aukeran fedea izaten jarraitu zuten.

Koordinatzaileak: Iñaki Beti Sáez, Mari Karmen Gil Fondevilla
Exilio y Artes escénicas. Arte eszenikoak erbestean
Donostia: Hamaika Bide, [1. ed, 2009ko abendua]
ISBN:978-84-934455-9-1

Genre: Saiakera Bilduma

El exilio: debate para la historia y la cultura

Erbeste-gertaera aztertzen dugunok aurretik definitu gabeko terminoen labirintoan mugitzen gara. Lehenengo eta behin, kritikak erbeste-fenomenoa aztertu eta baloratzerakoan erabilitako kontzeptualizazioari buruzko gogoeta serio eta sakon baten beharra dugu. Beste ikuspuntu batetik, teoriak esandakoa adíbide zehatzen bidez islatu nahi da. Bi erreferentzia-esparru hauen artean kokatzen ditugun oraingo saiakerak: 1936-1939ko erbestea eta 1898-1936ko euskal erbestea. Honela, erbestearen ikuspegi zabala ematen da, errealitate anitz eta heterogeneoa baita.

Saturraran Argitaralet.S.L
Bilduma: Saiakera
El exilio: debate para la historia y la cultura
Koordinatzaileak: ASCUNCE, José Angel..
[Lehenengo argitalpena]. – 2008.
Ale kopurua 750
I.S.B.N. 978-84-934455-6-0

Genre: Saiakera Bilduma

 

Igo