Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Gure elkartea

Algunos miembros de la asociación.

Elkartearen partaide batzuk.

1999.urtean unibertsitate eta ikastetxe desberdinetako irakasleek erbestearen inguruko ikerketak bultzatzeko asmoz elkarte berri bat sortu genuen. Hasieran batean gehienak euskal herritarrak baginen laster beste nazionalitate eta herrialdetako lagunak taldean sartu ziren. Talde hark “Hirurogei urte geroago. Euskal Erbestearen Kultura” batzarra antolatu zuen. Dena dela, ofizialki, elkartea 2000.urtean sortu zen, orduan Hamaika Bide Elkartea izenarekin. Ekimen berri haren helburu nagusia gure herriak pairatu dituen erbestaldien kultura ikertzea, berreskuratzea eta zabaltzea. Ordutik aurrera hamahiru nazioarteko batzar antolatu ditugu. Halaber, mintegiak eta publikazioak sortu ditugu, beti gure kultura garaikidearen alde ezezagunenak zabaltzeko.

Gure elkartearen beste ekimen garrantzitsua argitalpenena izan da. Dagoeneko berrogeita hamar baino gehiago dira plazaratu ditugun liburuak. Lan horretan irizpide desberdinak izan ditugu. Batzarren emaitzak jasotzeko, alde batetik. Gaur egun ia galduta zeuden erbesteratuen liburuak berreskuratzeko, bestetik; liburu horiek, diasporan argitaratuak izanik, sarritan Euskal Herrian ezin ziren eskuratu. Lan ildo horretan, besteak beste, euskal intelektual hauen lanak berrargitaratu ditugu: Ramón de Ertze Garamendi, Cecilia García de Guilarte, Ildefonso de Gurrutxaga, Kepa de Derteano, Eduardo Ugarte, Pilar de Zubiaurre…

Gure ekimenean beti alderdikeriak baztertzea saiatu gara. Gure interesa ideologia guztien intelektualengana eraman dugu, anarkistak zein komunistak, abertzaleak zein sozialistak, frankismoaren damutuak… Gure ikuspuntutik guztiek dute gaur egungo gizarteari zerbait baliotsu erakusteko, guztien esperientziak eta testigantzak egungo euskaldunen interesekoak izan daitezke. Guztiengandik ikas dezakegu nahiz eta garbi izan urte asko igaro direla eta gaurko begiradarekin ezin dugula ez aztertu ezta ere epaitu.

Kronologikoki Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo erbestaldian zentratu gara baina horrek ez du esan nahi beste erbestaldiek ez gaituztela interesatzen.

Euskaldun erbesteratuen lana munduko herrialde askotan garrantzitsua izan da. Asko ezagunagoak dira harrera egin zieten herrialdetan Euskal Herrian baino. Hori, gure ustez, ez da zuzena. XXI. mendeko euskaldunok gizon eta emakume haiek aurrera eraman zituzten ekimenak ezagutzeko eskubide osoa dugu eta, halaber, ez zen zuzena izango haien borrokak eta oroimenak baztertzea. Horregatik gara lanean eta helburu horrekin berarekin elkarte hau sortu genuen. Hori da gure erronka.

IMG_3143-SMILE

 

 


Zuzendaritza batzordea:

-Lehendakaria: Iosu Chueca Intxusta doktorea

-Idazkaria: Jose Ramon Zabala Agirre doktorea

-Lehendakariordea: Mari Carmen Gil Fombellida doktorea

-Liburuzaintza: Mónica Buxeda Mas doktorea

-Diruzaintza: Maria Luisa San Miguel Casillas doktorea

-Batzordekidea:  Rebeca Gómez Cifuentes doktorea

-Batzordekidea: Ana Mary Ruiz de Guilarte

 

Euskosarek Jose Angel Ascunceri, Hamaika Bide Elkartearen Lehendakariari, elkarrizketa egin zion. Hemen testu osoa aurkituko duzu.

Elkarrizketa irakurri…

Hamaika Bide Elkarteak antolatutako batzarrak::
-1999: “60 urte ondoren”. Donostia, Irun eta Gernika.

-2000: “Eugenio Imaz. Asedio a un filósofo”. Donostia.

-2001: “Herri bat bidergurutzean. Euskal erbestea”. Donostia.

-2002: “Martin Ugalde azterkizun”. Donostia.

-2003: “Euskal erbestearen seme-alabak”. Donostia.

-2004: “Euskal emakumea 1936ko erbestean”. Donostia.

-2005: “Jose Antonio Agirre: Proiektu kultural bat” jardunaldiak. Turtzioz.

-2006: “Erbestea: eztabaidarako kontzeptua”. Donostia.

-2007: “Erbestea eta Unibertsitatea”. Donostia eta Bilbo.

-2008: “Arte eszenikoak erbestean”. Donostia eta Getxo.

-2009: “Erbestea norberaren ikuspuntutik”. Bilbo eta Donostia.

-2010: “Nortasuna eta integrazioa”. Donostia.

-2011: “Zinema eta erbestea”. Donostia.

-2013: “Artea eta erbestea”. Donostia eta Bilbo.

-2015: “1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Oroimen historikoaren ifrentzua”. Tolosa eta Donostia.

-2017:”Erbestea eta zientzialariak”

-2019: “Erbestea eta Humanitateak

-2021: “Erbestearen mitoak”

Igo