Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Memoria historikoaren ifrentzua

1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Memoria historikoaren ifrentzua

1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Oroimen historikoaren ifrentzua. Nazioarteko XIV. Batzarra, 2015 Tolosa – Donostia, 2015eko abenduaren 10etik 15era Aurkezpena: Hamaika Bide Elkarteak eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko GEXEL taldeak -Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin- Nazioarteko XIV. Batzarra antolatu dute, oraingoan “1936ko erbestearen heterodoxiak” gaiari buruz, Memoria Historikoa deritzonaren baitan ahaztuak edo baztertuak izan diren […]

Jarraitu irakurtzen »

Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

By on 2015/10/10 in Albisteak
Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Hamaika Bide Elkarteko lagunak aurtengo “XV. Manuel Irujo Saria” jaso du Lizarran, Nafarroan. Iosuk lan eskerga egin du, 1936ko gerra zibiletik abiatuta, gaur egungo historia ikertzeko eta ezagutarazteko. Ehunka dira argitaratu dituen lanak eta artikuluak; haien artean ezagunena Frantzian dagoen Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko monografikoa da. Gursen milaka euskaldun eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Artea eta erbestea

By on 2015/09/12 in Liburuak
Artea eta erbestea

Carolina Erdociak koordinatuta, 2013an egin genuen batzarraren ponentziak eta hitzaldien testuak biltzen dituen liburua plazaratu dugu dagoeneko. Batzarra Donostian eta Bilbon ospatu genuen. Liburuaren hitzaurrean esaten den bezala, “Gerra Zibilak mundu artistikoan izandako eragina ez da behar bezala aztertu eta ikertu XX. mendeko historiografian, eta zor hori kitatu gabe dago oraindik”. Ekimen honekin zor hori […]

Jarraitu irakurtzen »

Diktaduraren kultura

By on 2015/07/05 in Albisteak, Liburuak
Diktaduraren kultura

  Jose Angel Ascunce irakasleak liburu berria plazaratu du, “Sociología cultural del franquismo (1936-1975). La cultura del nacional-socialismo”, asmo handikoa eta gomendagarria den lana. Obraren oinarria Espainiako II. Errepublikaren kulturan bizi izan zen pizkundetik abiatzen da, ondoren nazional-katolizismo delakoaren kultura aztertzeko, frankismoarena alegia. Eta kultura ofiziala esaten dugunean, etiketa horretan ez dira disidentzien kultura-lanak kokatzen, […]

Jarraitu irakurtzen »

Gándarako euskaldunak (Argentina)

By on 2015/06/12 in Liburuak
Gándarako euskaldunak (Argentina)

Gándarako Parajea Chascomustik gertu dago, Buenos Aireseko probintzian. Topikoak Argentinako euskaldunak esnearen ekoizpenarekin eta banaketarekin lotu izan ditu betidanik; Gándararen kasuan ezin zen gutxiago izan; hantxe, XIX. mendearen bukaeran, lehenengo Esnearen Elkarte Kooperatiboa sortu zen, “Unión Gandarense” izenekoa alegia. Eta hori da, hain zuzen, Cesar Arrondo historialariak ikertu duen historia liburu berri honetan, Los vascos de […]

Jarraitu irakurtzen »

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

2015eko abenduaren 10tik 15era, Hamaika Bide eta GEXEL elkarteak euskaldunen eta errepublikazaleen erbesteari buruzko Nazioarteko XIV. Batzara antolatzen ari gara. Oraingoan, arrazoi desberdinak zirela medio, erbestearen ikuspegi orokorretik kanpo gelditu ziren pertsonak eta mugimenduak aztertu nahi ditugu. Modu horretan, gure asmoa “Oroimen historikoaren beste aurpegia” ikertzea izango litzateke. Azterketaren erdigunera oso bazterreko gai desberdinak eraman […]

Jarraitu irakurtzen »

Martin Ugalde etorkizuna eraikitzeko itzuli zen

By on 2015/03/23 in Albisteak
Martin Ugalde etorkizuna eraikitzeko itzuli zen

Hori da, alegia, Larraitz Ariznabarreta taldekideak Martin Ugalderen pentsamenduan oinarri gisa defenditu duen ideia nagusietariko bat. 2014an idazle Andoaindarraren inguruko tesia aurkeztu zuen eta orain “111 Akademia” aldizkariak, Xabier Lasaren eskutik, horren inguruan elkarrizketatu du (0. zenbakia, 2015eko otsailaren 20). Elkarrizketa horretatik ideia batzuk jaso ditugu:   * “Ez zen gizon sektarioa” * “Ugalderen diskurtsoa […]

Jarraitu irakurtzen »

Karlos Blanco Aginagaren oroimenez

By on 2015/03/10 in Albisteak
Karlos Blanco Aginagaren oroimenez

2013ko irailaren 12a izan zen Irungo idazlearen heriotza eguna (Irun, 1926ko azaroaren 9a – La Jolla, San Diego, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2013ko irailaren 12a). Ordutik hona hainbat omenaldi egin zaizkio idazle, literatura-kritiko eta militanteari. Oraingoan, bere 16. zenbakian (2014) “Laberintos. Revista de estudios sobre los exilios culturales españoles” Valentziako Generalitatearen aldizkaria izan da. Aldizkari […]

Jarraitu irakurtzen »

Fernando Sasiain: Donostiako alkate errepublikanoa

By on 2015/02/19 in Albisteak
Fernando Sasiain: Donostiako alkate errepublikanoa

Espainiako Bigarren Errepublikak iraun zuen urtetan Donostiak alkate bakarra izan zuen: Fernando Sasiain (Donostia, 1894-Palencia, 1957). Sasiain ideologia errepublikanoarekin erabat konprometitutako gizona izan zen eta pentsamendu aurrerakoi horri esker Gipuzkoako hiriburuan kultura-politika indartu zuen. Familia errepublikazale batean jaioa, Valladolideko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak burutu zituen 1918an. Haren benetako bokazioa, ordea, politika zen eta mundu horretan sartu […]

Jarraitu irakurtzen »

Iulen Madariaga, gerra haurra

By on 2015/02/09 in Albisteak
Iulen Madariaga, gerra haurra

Iulen Madariaga (1932/10/11) politikari ezagunak bere memoriak argitaratu ditu orain dela gutxi. Egiari zor izenburupean (Erein, 2014). 50. hamarkadan ETAren sortzaileetariko bat izan zenak, eta gaur egun Aralar alderdiko kidea denak, orri hauetan militantzia bizitza gogor bat errepasatzen du. Liburuan iritzi eta informazio asko azaltzen ditu, eta egin dituen hanka-sartzeak onartzeko ez du arazorik izan. […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo