Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Tag: nabarmenduak

Ricardo Tejada: saiakuntza erbestean

Ricardo Tejada: saiakuntza erbestean

Hamaika Bideko lankidea den Ricardo Tejada irakasleak, Espainiako gerraosteko saiakera exilikoari buruzko lan garrantzitsua argitaratu du. L’Essai en Espagne à l’ épreuve de l ‘exil et de la dictadure (1939-1976). La malle et la boussole, lan trinkoa, laurehun orrialde baino gehiagokoa, gaiaren benetako panoramika orokorra eskaintzen duena. Liburu honetan, Espainiako historia exilikoaren alderdi ezezagunaren eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Winnipeg itsasontziaren zeharkaldia

Winnipeg itsasontziaren zeharkaldia

Estatu osoko 2.000 errefuxiatu baino gehiago abiatu ziren 1939ko abuztuaren 4an Txilera, Winnipeg kargaontzi frantsesean. Zeharkaldia (Pauillac, Frantzia – Valparaiso, Txile) Espainiako Errefuxiatuen Ebakuazio Zerbitzuak antolaketarekin egin zen, Pablo Neruda idazlearen laguntzaz. Neruda, Txileko kontsul berezia Parisen, Errepublikaren defendatzaile intelektual handienetako bat izan zen. Aurretik Amerikara milaka pertsona eraman zituzten beste itsasontzi batzuk izan ziren. […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

2019ko azaroan, Erbestea eta Humanitateak. Kulturaren ibilbideak kongresua antolatu genuen. Horren bidez, gerra zibila amaitu eta laurogei urtera, 1939an, gogoratu nahi genuen. Jose Angel Ascunceren heriotzak eta, ondoren, pandemiak liburu honen agerpena atzeratu zuen eta, 2021ean argitaratu bide zena, orain plazaratu izan dugu. Liburu honetan, gure ustez aurkeztutako txostenen artean interesgarrienak zirenak jaso dira. Testuak […]

Jarraitu irakurtzen »

Mirim Isasiren misterioa

Mirim Isasiren misterioa

XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak

XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak

Oztopo guztien gainetik prest gaude gure nazioarteko XVII. batzarrari hasiera emateko. Urte hasieran zaila ematen bazuen, egun erraza ez dela izan aitortu behar dugu, ikaragarria. Batzarraren gai nagusia 36ko Erbesteko mitoen ikerketa da. Gurekin espezialista handiak izango ditugu, besteak beste, Manuel Aznar Soler, Anastasia Shamarina, Antolín Sánchez Cuervo, José María Naharro-Calderón, Jose Luis Orella, Josebe […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Aurtengo azaroaren 17tik 19ra Hamaika Bide Elkarteak Nazioarteko Batzar berri bat egiteko deialdia zabaldu du. Gaia hau da: Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez. Jardunaldian Donostian egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian. 1936-1939ko gerrako erbestealdiak sortutako testuetan eta lanetan hainbat erreferentzia errepikatzen dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Bizi ari garen egoeraren ondorioz, berriro ere Jose Angel Ascunceri eskaini behar genion omenaldia atzeratzeko beharrean ikusten gara. Omenaldi hori datozen otsailaren 4 eta 5ean ospatu behar zen. Une honetan eskuan ditugun datuekin ez Euskal Herrira ezta ere Donostiara ezin izango da etortzea. Zalantzarik gabe inguruko itxiera izango dugu eta biltzeko aukerak oso mugatuak izango […]

Jarraitu irakurtzen »

Elkartearen zuzendaritza berria

Elkartearen zuzendaritza berria

Joan den abenduan elkartearen ohiko batzar orokorra izan genuen. Gai nagusia zuzendaritza berria izendatzea zen, hiru urtero berritu egin behar baita. Batzar horren hasieran Jose Angel Ascuncek, presidentea taldea sortu zenetik, kargua uzteko borondatea azaldu zuen. Horrela gauzak, batzarrak Ascunceren eskaera onartu zuen baina, halaber, Elkartearen Ohorezko Presidentea izendatzea erabaki zuen, modu batez hainbeste urtetako […]

Jarraitu irakurtzen »

Euskaldun bat Granadan

By on 2019/10/20 in Albisteak
Euskaldun bat Granadan

Datorren azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Un vasco en la corte nazarí liburuaren aurkezpena egindo da. Liburua Hamaika Bide Elkarteko kidea den Maria Bueno Martínezek idatzi du. Lan hau Ipso argitaletxearen “Baroja (& Yo)” bilduman plazaratu da. Aurkezpenean, Maria Buenorekin batera, Bernardo Atxaga idazleak eta Ángel de la Chica, Andaluziako Etxearen Presidenteak […]

Jarraitu irakurtzen »

Gutun galduak

By on 2018/06/10 in Albisteak
Gutun galduak

Tonnerre bost mila inguruko biztanleen herri txiki bat da. Borgoina frantziarreko Yonne Departamenduan dago. Gerra Zibilaren garaian Tonnerren 120 haur eta gazte euskaldunak babestu ziren eta biztanleen laguntza beroa eta elkartasuna jaso zuten. Errefuxiatuak Gernikako txikizioaren ondoren heldu ziren, 1937ko maiatzaren 24an. Orain gutxi, Tonnerreko artxibategian ikerketa bat burutu da eta, ondorioz, berrogei gutun inguru […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo