Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Tag: nabarmenduak

Pablo joan zaigu

By on 2016/03/29 in Albisteak
Pablo joan zaigu

Joan den martxoaren 17an Pablo González de Langarika (Bilbo 1947-2016), poeta handia eta Zurgai aldizkariaren zuzendaria hil egin zaigu. Urte asko zeraman ziur aski Euskal Herriko poesia-aldizkaria onena den publikazioa aurrera atera nahian. Haren kalitatea eta indarra ezaguna zen baina, gure herrian ohikoa denez, horretarako ez zegoen dirurik. Herioak horrela harrapatu du: harpidedunak biltzen gutxienez […]

Jarraitu irakurtzen »

Aurelio Arteta, berriro gure artean

By on 2016/02/23 in Albisteak
Aurelio Arteta, berriro gure artean

Aurelio Arteta (1879-1940) margolari bilbotar ospetsuaren irudiak erabateko gaurkotasuna lortu du berriro gure artean ere. Bilbao 700 Fundazioak, batetik, “Bilbotar berreskuratuak” bilduman eta Jose Fernández de la Sota idazle ezagunaren eskutik, artistaren biografia kaleratu du: Aurelio Arteta. Los trabajos y los días.  Halaber, iazko azaroaren 10ean, margolariaren heriotzaren 75 urte betetzearekin batera, Mexikoko Ateneo Españolark Artetari eskainitako […]

Jarraitu irakurtzen »

Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

By on 2015/10/10 in Albisteak
Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Hamaika Bide Elkarteko lagunak aurtengo “XV. Manuel Irujo Saria” jaso du Lizarran, Nafarroan. Iosuk lan eskerga egin du, 1936ko gerra zibiletik abiatuta, gaur egungo historia ikertzeko eta ezagutarazteko. Ehunka dira argitaratu dituen lanak eta artikuluak; haien artean ezagunena Frantzian dagoen Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko monografikoa da. Gursen milaka euskaldun eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

2015eko abenduaren 10tik 15era, Hamaika Bide eta GEXEL elkarteak euskaldunen eta errepublikazaleen erbesteari buruzko Nazioarteko XIV. Batzara antolatzen ari gara. Oraingoan, arrazoi desberdinak zirela medio, erbestearen ikuspegi orokorretik kanpo gelditu ziren pertsonak eta mugimenduak aztertu nahi ditugu. Modu horretan, gure asmoa “Oroimen historikoaren beste aurpegia” ikertzea izango litzateke. Azterketaren erdigunera oso bazterreko gai desberdinak eraman […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo